Mugak gure buruan bakarrik existitzen direlako: Álvaro Bayona
2016(e)ko otsailaren 3(a)


( Teresa Medinaren artikulua – http://tambiensomosasi.es/ )
Elur-jausi batek jo zuen gehien maite zuena egiten ari zela. Bere bizitza berehala aldatu zen. Álvaro per
Elur-jausi batek jo zuen gehien maite zuena egiten ari zela. Bere bizitza berehala aldatu zen. Álvarok mugikortasuna galdu zuen gerritik behera. Beste edonork oztopo gaindiezin gisa ikusiko zukeen.
Atzera egin dezagun. Orain Álvarorekin topo egin izanaren jakintzatik hitz egiten dugu. «Oztopoa? Zer da hori?», galdetzen du Álvaro Bayonak, «ez da oztopo bat, norabide aldaketa bat baizik».
Hobetzeko gogoa, baikortasuna, lan gogorra, ikaskuntza… hori guztia bihurtu da hogeita hamar urte inguruko katalan honen bizitza, munduari erakustea erabaki baitu nola borrokatu daitekeen norberaren barne-indarra bizitzak bidean jartzen dituen oztopo fisikoen aurka.
Errehabilitazioari eskainita, bere bizitzako etapa berri bati ekin zion, igeriketa paralinpikoa egiten hasi zenean. Ia-ia sailkatu zen Joko Paralinpikoetarako.
Wakeboarda da bere pasioa. Hainbeste ezen wakeboardetarako egokitutako aulkiak saltzen dituen enpresa bat sortzea erabaki baitu. Muturreko kirolen zalea da, egiten duenaren segundo oroz gozatzen duena.
Álvaroren aurkezpen bideo honekin uzten zaituztegu:
Alvin Bayona, bere lagunek deitzen dioten bezala, Information Planet Spain -ek babestu du Australiara bidaiatzeko eta Antipodetako olatuak surfeatzeko ametsa betetzeko. Hona hemen bere dedikazioa eta indarra ikus ditzakezun bideo sorta bat 🙂
Teresa Medinaren artikulua – http://tambiensomosasi.es/ Ikusi artikulu osoa